XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko adibidearekin jarraituz, ikasle guztien datuekin eta programa desberdinei esker, ondoko emaitzak lor ditzakegu: notak, etiketak, historialak, etab.

Programa hauek, nork sortzen ditu?, nork jartzen ditu ordenadorearen barruan?

Lasai, hori beste kontu bat da.

Horretarako informatika-enpresak daude, eta zuk ere egin dezakezu saiatuz gero.

Adibidez:


DATUAK (ikasleen datuak)
prozesaketa
PROGRAMA_1 (etiketak)
PROGRAMA_2 (notak)
PROGRAMA_3 (historialak)
emaitzak
EMAITZAK_1
EMAITZAK_2
EMAITZAK_3

1.3.3. Aginduak

Badakigu prozesaketa burutzeko programak behar ditugula, baina programa hauek nola daude osatuta?

Programa guztiak aginduz osatuta daude.

Beraz, programa bat agindu-sekuentzia edo -segida bat da, bata bestearen atzetik daudelarik.